Joxean Agirre eta Imanol Lazkano Mañukortaz

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko uzt. 26a, 12:34

Mañukorta. (Wikipedia)

Atzo hil zen Muñokorta gogoan, iritzi artikulua kaleratu du Joxean Agirre idazle azpeitiarrak. Imanol Lazkanok, berriz, Euskadi Irratian hitz egin du.

Atzo hil zen Gregorio Larrañaga Mañukorta eta asko eta asko dira hari buruz idazten edo hitz egiten ari diren pertsonak. Joxean Agirre idazle azpeitiarrak, adibidez, iritzi artikulu bat idatzi du Naiz.eus-en. Mañukorta bakarra zen izenburupean kaleratu du artikulua, bertsolari zenarekin bizi izandako pasadizoak azalduz.

Hain zuzen ere, Agirrek berak sortutako Bertsolari aldizkariaren lehen zenbakiko protagonista izan zen Mañukorta, eta handik abiatuta osatu du testua. Hala dio: "1991n Bertsolari kaleratu genuenean, ez genuen zalantzarik izan eta lehen zenbakiko azala eskaini genion, eta bere jaiotetxean, Mañukortako atarian, bizarra egiten jarri genuen, nolabait bere intimitatera gerturatu nahirik edo!". Honako lotura honetan irakur daiteke Agirrek idatzitako artikulua.

Imanol Lazkano bertsolari azpeitiarrak, berriz, Euskadi Irratian hitz egin du. Mañukortari herriak zion maitasuna azpimarratu du hark, eta gogoratu du plaza gehientsuen egin zuen bertsolaria izan zela hil berri dena: "Mañuk bete-betean asmatu zuen bere izaera saltzen herriari. Garai batean plaza gehientsuen egin zuen bertsolaria izan zen". Honako lotura honetan entzun daiteke Lazkano Mañukortaz solasean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide