Hondarrarekin eskulturak egiten aritzen den Andoni Bastarrika artista azpeitiarra ETB1eko Sukalerrian saioan izan da zen atzo, asteartea. Joseba Argiñanok gidatzen duen saioan kozinatzen aritu zen Bastarrika; zehazki, indaba zuriak belarriekin prestatzeaz gain, hondarrezko eskulturen munduan noiz eta nola hasi zen azaldu zuen hark. Gainera, oraintsu Saudi Arabiara egindako bidaia bat ere izan zuen hizpide.
Saio guztia, honako lotura honetan ikus daiteke.