DI-DA

Iren Reyesen familiak Duchenne gaitzaz hitz egin du 'Biba zuek' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko urr. 8a, 09:00

Duchenneren giharretako distrofia du Iren Reyes azpeitiarrak, eta haren familiak gaitzaren nondik norakoak izan ditu hizpide ETB1eko saioan.

Duchenneren giharretako distrofia du Iren Reyes azpeitiarrak, eta gaitz horren inguruan hitz egin dute hark eta haren familiak ETB1eko Biba zuek saioan. Besteak beste, gaitzaren nondik norakoak, Duchenne Parent Project elkarteak Jacan (Espainia) egindako lasterketa, eguneroko bizimodua... izan zituzten hizpide. Irenen ama Veronica Reyesek enpatia eskatzeko baliatu zuen abagunea: "Enpatia gehiago eskatuko nioke munduari; ez ditugu traba gehiago behar, laguntza baizik". 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide