Iñaki Segurola gogoratzeko ekitaldia egingo dute abenduaren 10ean Durangon (Bizkaia), eta horren ingurumarian, haren alargun Garbiñe Larrea Euskadi Irratian izan zen atzo. Arratsean saioan hitz egin zuen Larreak; Arantxa Iturbe eta Nekane Peñagarikano kazetariek gidatzen duten saioan, hain zuzen ere. Besteak beste, omenaldiaren gaineko xehetasunak, Segurolaren azken lana –Ganorexia–, haren heriotza eta dolua izan zituzten hizpide.
Lotura honetan entzun daiteke saioa osorik.