Di-da!

Indarkeria obstetrikoaz mintzatu da Ane Bereziartua Euskal Telebistako 'Biba zuek!' programan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko abe. 23a, 10:13

Ane Bereziartua ETBko 'Biba zuek!' programaren une batean. (EITB)

ETB1eko Biba zuek! programan indarkeria obstetrikoa izan zuten hizpide atzo, osteguna, eta hiru emakumek beren bizipenak kontatu zituzten saioan. Tartean, Ane Bereziartua azpeitiarrak erditzean bizi izandakoak kontatu zituen.

Indarkeria obstetrikoaren inguruan hiru testigantza jaso zituzten atzo, osteguna, Euskal Telebistaren lehen kateko Biba zuek! programan, eta erditzean ospitalean izandako esperientziaren berri kontatu zuen bertan Ane Bereziartua azpeitiarrak. Erditze plana egin zuen hark, eta saioan salatu zuen ez zutela plana errespetatu, eta era berean, lan-txandaren aldaketak "kaosa" sortu zuela. Honako lotura honetan ikus daiteke atzoko saioan Bereziartuak hitz egin zuen unea, 16. minututik aurrera.

Ez da Bereziartuak indarkeria obstetrikoaz hitz egiten duen lehen aldia. Izan ere, joan zen ekainean GUKA gehigarrirako erreportajea ondu zuen Ane Olaizola kazetariak, eta tartean, Ane Bereziartuaren bizipenak jaso zituen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide