Di-da

Iñaki Segurolaren 'Ganorexia' liburuaz hitz egin dute Euskadi Irratiko 'Lizardiren baratza' irratsaioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2023ko urt. 13a, 08:28

Muguruza, Larrea eta Jimenez, aurkezpenaren egunean.

Ganorexia liburuaren aurkezpenean Larreak, Muguruzak eta Jimenezek esandako hitzekin eta irratsaioko Jose Luis Padron gidariak egindako zehaztapenekin osatutako irratsaioa eskaini zuten herenegun Lizardiren baratza saioan.

Asteartean, urtarrilak 10, Iñaki Segurola idazle eta hiztegigile zenaren Ganorexia liburuaz aritu ziren Jose Luis Padronek gidatzen duen Euskadi Irratiko Lizardiren baratza irratsaioan. Abenduaren 14an, asteazkenez, Zu non, han DA! egitasmoaren barruan aurkeztu zuten azpeitiarraren liburua Zarauzko (Gipuzkoa) Garoa liburu-dendan. Garbiñe Larrea Segurolaren alarguna, Beñat Muguruza EHUko hizkuntza nahiz komunikazio arloko ikertzailea eta irakaslea eta Jorge Jimenez itzultzailea eta Alberdania etxeko editorea izan ziren liburua aurkezten orduan.

Lizardiren baratza saioko kideak aurkezpenean izan ziren "zauriari hitza jartzeko" eta zer azalduko zuten jasotzeko asmoz. Hain zuzen, aurkezpenaren egunean Larreak, Muguruzak eta Jimenezek esandako hitzekin eta Padronen zehaztapenekin osatutako irratsaioa eskaini zuten herenegun Lizardiren baratza saioan.

Honako lotura honetan entzun daitezke Ganorexia liburuaz irratsaioan esandakoak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide