Return to Basque Twitter kontuan argazki zahar ugari argitaratzen dituzte, eta atzo Azpeitiko bat kaleratu zuen. Hain zuzen ere, 1940. urtearen bueltakoa da, gaur egun Perez Arregi plaza deiturikoan ateratakoa, eta Soreasuko Sebastian Donearen parrokia ikus daiteke aurrean. Pascual Marínena da irudia, eta @returntobasque erabiltzaileak Kutxatekatik hartu du.