Irene Larrañaga argazkilariak Insuladas erakusketaz erreportajea egin dute Berria egunkarian. Bakarrik bizi diren emakumeen argazkiak eraman ditu azpeitiarrak Donostiako Aquariumeko Nautilus aretora, eta martxoaren 12ra arte izango dira ikusgai.
Hain zuzen ere, beraiek hala nahi dutelako bikotekiderik ez duten emakumeak, bikotekidea izanda ere bakarrik bizi direnak, halakoren alaba izateari uko egin ziotenak, banandutakoak, alargunak... dira irudietako protagonistak, eta horiek ez dute loturarik beren artean. Dena den, bada lotzen dituen hari bat: emakume horiek denak Formentera uharteak (Balearrak) batzen ditu.
Erreportaje osoa Berria.eus atarian irakur daiteke.