Astelehenean, ETB1eko Mihiluze saioko jolasetako batean, hainbat hedabide izen eta herri izen eman zizkieten parte hartzaileei, eta hedabide bakoitza zein herritakoa den asmatzea zen haien lana. Bada, Uztarria izan zen zerrendatutako hedabideetako bat, eta parte hartzaileek bete-betean asmatu zuten, Azpeitiarekin lotuta.
Lotura honetan ikus daiteke saio guztia, eta Uztarria ageri den unea hirugarren minutuan.