ETB1 telebista kateak Helmuga saioa eman zuen atzo, igandea, eta Mamen Etxaniz mendizale azpeitiarrak parte hartu zuen han. Besteak beste, mendian aurreneko pausoak Izarraitzen magalean eman zituela azaldu zuen hark, eta Xoxoteren inguruan hartutako irudiak bota zituzten programan. Gainera, mendiak zer ematen dion azpimarratu zuen Etxanizek: "Bizitza unibertsitate bat da mendia. Mendiko bizitza beste bizitza mota bat da. Zaren bezala zara mendian", esan zuen.
Hemen ikus daiteke atzoko saioko Etxanizen atala.