Domusa Teknik Team taldearen sustatzailea den Pedro Segui azkoitiarra eta Aritz Egea mendi korrikalaria elkarrizketatu zituzten atzo, asteartea, ETB1eko Sukalerrian sukaldaritza saioan. Bi lagunek proiektu berriari buruz hitz egin zuten Joseba Argiñano sukaldariak zuzentzen duen telebista saioan.
Domusa Teknik eta Lanak Mondragon korporazioko bi kooperatibek sortutako proiektua da Taupada Urdina. Euskal Herriko trail talderik esanguratsuena bilakatzea eta korrikalari euskaldunei garatzeko aukera ematea dira proiektuaren helburu nagusiak. Egun, bederatzi korrikalarik osatzen dute taldea, hiru emakumek eta sei gizonek, tartean Aritz Egeak edota Ibai Angulo mendi korrikalari azpeitiarrak.
Honako lotura honetan ikus daiteke elkarrizketa.