2022-2023 futbol denboraldia amaitzeko jardunaldi batzuk gelditzen badira ere, LaLiga erakundeak duela egun gutxi jakinarazi du Espainiako Lehen Mailako hamaikako onena zein jokalarik osatzen duten. Mikel Merino Realeko erdilari nafarra da hamaikakoa osatzen duten jokalarietako bat.
Hain justu, atzo, asteartea, jaso zuen aipamena egiten dion saria Realeko erdilariak. Mikel Aranburu futbol jokalari ohi azpeitiarraren eskutik jaso zuen saria Merinok Almeriaren aurka atzo Reale Arenan jokatu zuten partida hasi aurretik.