Hazparneko (Lapurdi) Ttattola gaztetxeko kide bat epaitu dute gaur goizean Baionako auzitegian, 2021ean etxe huts bat legez kanpo okupatzea leporatuta. Ttattola zena 2020an itxi zuten, 18 urteko ibilbidearen ostean. Haren falta, Hazparneko hainbat gaztek herriko Davidenia etxea okupatu zuten, Ttattola zenaren falta adierazteko eta Hazparneko etxe hutsen kopurua salatzeko. Egoitza berriko jabeak aginduta, astebetera jaso zuten kanporatze agindua. Orduko hartan ere egin zuten protesta, eta han izan ziren Azpeitiko Gaztetxeko kideak ere. Gaur, Davideniaren jabeak aurkeztutako salaketa tarteko, Ttattolako kidearen kontrako epaiketari ekin diote, eta Berriak jakinarazi duenez, ekainaren 22an emango dute epaiaren berri.
Hazparne Azpeitiarekin senidetuta dago 1986tik.