Uztarriaren Pourrak 23. aldia du aurtengoa, eta badira hasieratik edo ia hasieratk Frantziako Tourraren gaineko porran hutsik egin gabe parte hartzen duten herritarrak. Horietako batzuentzat, gainera, egun berezia izan ohi da Tourraren eta Pourraren hasierakoa.
Argazkiko kuadrilla, esaterako, urtero elkartzen da Pourra hasten den egunean: edizio berrirako taldea dagokion lekuan utzi, eta bazkaria egiten dute, aurreko urteko 'zorrak' kitatzeko eta. Izan ere, Pourraren barruko porra txikiak ere ohikoak dira, lagunartean egiten direnak, sailkapen nagusiaren barruko sailkapen partikularrak aintzat hartuta.