Historiaurreko kokodrilo baten hondarrezko eskultura errealista egin du Andoni Bastarrikak Zestoako lurretan. Zehazki, Sastarrain baserriaren atarian dago ikusgai egileak Kokorrika izena eman dion 8,8 metroko irudi ikusgarria. Zementuarekin eta harearekin egin du kokodriloa Bastarrikak, tailatuta, bi hilabeteko epean eta Ferpi lagunarekin elkarlanean. Sastarraingo bailarari eskainitako lana dela zehaztu du azpeitiarrak sare sozialetan.