Nerabeez eta psikologiaz mintzatu da Izar Arregi psikologoa Euskadi Irratian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2023ko abu. 7a, 10:37

Izar Arregi psikologoa, Euskadi Irratiako estudioetan. (EITB)

Izar Arregi psikologo azpeitiarra Euskadi Irratiko Amarauna saioan izan da, nerabeez eta nerabezaroaz hizketan; izan ere, Californiako Stanford Unibertsitateko ikerlariek argitara emandako azterketa baten arabera, 13 urtetik gorako nerabeek gurasoen ahotsari muzin egiten diote. Hainbat pertzepzio frogatzen ari dira zientifikoki nerabeen burmuina adimen artifizialaren bidez aztertuz, eta Arregiren iritziz hori "oso interesgarria" da. 

"Nerabeek gurasoei ez entzutea ez da nahi ez dutelako, batzuetan, ezin dutelako gertatzen da". Hori adierazi du, besteak beste, Izar Arregi psikologoak Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean. Hain zuzen, Amarauna saion elkarrizketatu dute Arregi, Californiako Stanford Unibertsitateko ikerlariek argitara emandako azterketa baten harira. 13 urtetik gorako nerabeek gurasoen ahotsari muzin egiten diote. Hainbat pertzepzio frogatzen ari dira zientifikoki nerabeen burmuina adimen artifizialaren bidez aztertuz, eta Arregiren iritziz hori "oso interesgarria" da. Azterketaren arabera, 13 urtetik aurrera gazteek gurasoen esana ez entzutea normala izan liteke, ezin dutelako, euren burmuinaren garapenagatik. Euren burumuina etengabeko garapenean ari da heldutasunerako bidean.

Entzun elkarrizketa osorik, hemen

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide