'Azpeitiko premiyuengatik' kantatu dute azpeitiarrek 'SOS Kantak Arriskuan' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2023ko ira. 1a, 17:02

'SOS Kantak Arriskuan' saioan kantatu zuten herritarretako batzuk, entseatzen. (EITB)

Atzo gauean eman zuten ETB1en Azpeitian grabatutako saioa, eta osorik ikus daiteke Nahieran webgunean.

Atzo gauean eman zuten ETB1en SOS Kantak Arriskuan saiorako udaberrian Azpeitian grabatu zuten atala. 1893an herrian jokatu zen bertso sariketaren ondoren Pello Errota eta Udarregi bertsolarien artean piztutako ika-mika entzutetsuaren barruan, sinatu gabe zabaldu zen Azpeitiko premiyuengatik bertso sortak izan zuen sona bere garaian. Bertso horiek berreskuratu eta azpeitiarrekin kantatu dituzte saiorako Klara Mendizabalek, Lide Hernandok eta Iker Laurobak, baita testuinguruan jarri ere, hainbat herritar ezagunen laguntzarekin.

EITBren Nahieran webgunean osorik ikus daiteke atzo telebistan lehen aldiz eman zuten atala.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide