Amaia Odriozola azpeitiarra izan da gaurko gonbidatua ETB1eko Sukalerrian saioan. Karabeleko irabazi asmorik gabeko elkartearen koordinatzailea da Odriozola. Baratzezaintza ekologikoa lantzen dute Hernaniko (Gipuzkoa) etxalde esperimentalean; buru osasuneko arazoak dituzten pertsonek egiten dute lan, besteak beste, eta enpleguratze zentro berezia ere bada.
Karabelekon egiten duten lana azaldu du Odriozolak, eta horrez gain, hango baratzeetako barazki ekologikoak eraman ditu saiora, eta haiekin osatu du eguneko errezeta Joseba Argiñanok.
Ondoko loturan osorik ikus daiteke Sukalerrianen gaurko atala.