Hazparne, Azpeitiarekin senidutako Lapurdiko herria, Ipar Euskal Herriko "gazte abertzale eta ezkertiarren topaleku" bihurtuko da zapatuan, abenduaren 2an. Xuti Gazte!-k eta Bagirak elkarlanean antolatuta, Gazte Eguna ospatuko dute han.
Orainetik geroa leloa aukeratu dute jardunaldiarentzat, eta egun osoko egitaraua prestatu dute, mahai inguruekin, bazkariarekin eta kontzertuekin: Olaia Inziarte, Gozategi, Odei, Zea Mays eta DJ Latxirongak jarriko diote musika Hazparneko Gazte Egunari.
Azpeitiak eta Hazparnek 1983an hasi zituzten senidetzeko harremanak, eta bi udaletako ordezkariek 1986an sinatu zuten senidetza akordioa.