EITBren 'Sukaldarien liga' programa berriko partaideetako bat da Maite Garcia

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2024ko urt. 10a, 10:00

Maite Garcia (EITB)

Urtarrilaren 16an estreinatuko dute lehiaketa gastronomiko berria EITBn; guztira 50 parte hartzailek jardungo dute Euskal Herriko sukaldaririk onenaren tituluaren lehian. Bizkaiko Prime Time Media ekoizpen etxeak egin du Sukaldarien liga Euskal Telebistarentzat.

EITBk Sukaldarien liga programa berria kaleratuko du aurki, eta bertan parte hartuko duten 50 sukaldarietako bat izango da Maite Garcia azpeitiarra. Euskal Herriko sukaldaririk onenaren titulua lortzeko trikimailurik hoberenak erabili beharko dituzte parte hartzaileek bertan. Lehiaketa gastronomikoa Bizkaiko Prime Time Mediak ekoitzi du EITBrentzat, eta urtarrilaren 16an estreinatuko dute lehenengo saioa.

Ainhoa Etxebarriak egingo ditu aurkezle lanak. Partaideek egindako platerak probatzeaz eta baloratzeaz arduratuko dira, aldiz, honako epaimahaikideak: Javi Rivero, Maider Larrañaga eta Aitzol Zugasti.

Ingelesa ikastera joan zen gaztetan Maite Garcia, eta bertan hasi zen sukaldaritza mundua gehiago ezagutzen. Mahaiaren bueltan "gozatu" egiten du, eta beretzat sukaldea ihes egiteko modu bat dela dio. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide