Oier Etxeberriak Txapel, Zepai eta Piaspe hizpide, 'Bertsolari' aldizkarian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2024ko urt. 22a, 08:31

Txapel eta Zepai bertsolariak Elgoibarren, 1933. urtean. (Indalecio Ojanguren)

Txillarramendin jaiotako bi bertsolariak Statkraften eolikoen proiektuaz bertsotan jarri ditu azpeitiarrak Haizea buruan izeneko artikuluan.

Statkraftek diruak / sartu zettit poltsan / ta etxea erosi / diat Mirakontxan ala Ondorenak ez digu / barkatuko inoiz / haizeak janzten badu / mendia hormigoiz? Zer kantatuko lukete, bizi balira, Eusebio Eizmendi Txapel eta Akilino Izagirre Zepai txillarramenditarrek?

XX. mende hasierako bi bertsolariak, haien jatorria eta Piaspe zein Buruzai proiektu eolikoak, lehena eta oraina, uztartu ditu Oier Etxeberria Uztarriaren kolaboratzaileak Bertsolari aldizkarian, Haizea buruan izeneko artikulu honetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide