Agustin Jimenez Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko zuzendaria elkarrizketatu zuten astelehenean EITB1eko Biba Zuek saioan. Diego Garciak sortu zuen Azkoitia-Azpeitia lasterketa, eta 2001. urtean, erretiratu berri zela hil zen korrikalaria. Ordutik bere izena darama maratoi erdiak, eta horren inguruan mintzatu zen Jimenez Biba Zuek saioan.
"Azkoitia-Azpeitia bidea gehien zapaldu duen pertsona da Diego Garcia. Egunero goiz eta arratsalde ikusten nuen entrenatzen", zioen Agustin Jimenezek elkarrizketan.
Honako lotura honetan ikus daiteke saioa osorik.