Alots Arregiren arteak jantzi du Anariren lan berria

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2024ko ots. 25a, 12:30

Anariaren 'Giza zarata' diskoaren azala, Alots Arregik egina.

Lau egun barru ikusiko du argia musikari azkoitiarrak Giza zarata izenpean ondu duen lan berriak. Diskoaren azala eta gainontzeko elementu artistikoak Alots Arregi Azpeitiko bizilagunak sortu ditu.

Alots Arregi Azpeitiko bizilagunaren arteak jantziko du Anariren estudioko lan berria. Hilaren 29an ikusiko du argia musikari azkoitiarraren Giza zarata diskoak, eta haren azala zein gainontzeko elementu artistikoak Arregik sortu ditu. Arregi eskertuta azaldu da emandako aukeragatik, eta gustura gelditu da egindako lanarekin.

Anariren lan berriaren aurrerapena, Troiako zaldia, dagoeneko entzungai da, Maxixatzenek duela egun batzuk aurreratu bezala. Cadizen (Espainia) grabatu du disko berria musikariak, Tristuraren Industria zigilu berriarekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide