Joan den abenduaren 11n eta 13an telebista plato bihurtu zuten Sanagustin kulturgunea, EITBrako Altxa komedia bakarrizketa saioa grabatzeko. Primeran plataforman ikusgai jarri ondoren, ETB1en gaur emango dute saio hori, 22:15ean hasita.
Euskaraz aritzen diren hamabi bakarrizketari hauek grabatu zituzten beren bakarrizketak Sanagustinen: Nerea Arriola, Mirari Martiarena, Julen Axpe, Iker Plazaola, Ana Goitia, Julen Portillo, Maialen Sorzabalbere, Eñaut Zuazo, Mikel Irazusta, Ion Martinez Txiki, Esti Curiel eta Maria Blanco.