Ander Arteaga Euskal Herriko III. Elektrotxaranga Lehiaketaz mintzatu da 'Berria'-n

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2024ko mai. 7a, 12:00

Ander Arteaga, ezkerretik hasita bigarrena, Euskal Herriko III. Elektro Txaranga lehiaketaren aurkezpenean. (Azpeitiko Udala)

Euskal Herriko III. Elektrotxaranga Lehiaketa hasi zuten joan den larunbatean Azpeitian, AZTE Azpeitiko alde zaharreko tabernen elkarteak antolatuta. Ander Arteaga AZTEko kidea da, eta lehiaketaren inguruan elkarrizketatu dute Berria egunkarian.

Euskal Herriko III. Elektrotxaranga Lehiaketa abiatu zuten joan den larunbatean Azpeitian, AZTE Azpeitiko alde zaharreko tabernen elkarteak antolatuta. Hain justu, Ander Arteaga da AZTEko kideetako bat, eta Berria egunkarian hitz egin du lehiaketaz.

Elektrotxufla lehenengo edizioko irabazleak eskaini zuen txapelketako lehen emanaldia larunbatean, eta datozen asteetan egingo dute lehiaketan parte hartuko duten gainerako sei taldeek.

Arteagari egindako elkarrizketa osorik irakur daiteke honako lotura honetan.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide