2023ko Sormen Beketako bat irabazi zuen Iosu Azkueren Labandera eskulturak, eta artistak lan hori herriko Garbitokian jartzeari uko egin dio udalak. Erabakiak eztabaida eragin zuen udaleko bi taldeen artean, eta erabakia "birpentsatzeko" eskatu dio EAJk EH Bilduren Udal Gobernuari. Azken astean, gaiari lotuta idatzi dute iritzi artikulu bana Berria egunkarian Iñigo Aranbarrik eta Ramon Etxezarretak:
Maiatzaren 12an argitaratu zuek Berria egunkariak, Iñigo Aranbarri idazle azkoitiarrak idatzitako Latsaria izenburuko artikulua; osorik irakurtzeko hemen.
Atzo, maiatzaren 17an, Ramon Etxezarreta urrestildarraren Labandera izenburuko artikulua argitaratu zuen Berriak; osorik irakurtzeko hemen.