Mikel Azkune eta Mikel Labaka euskaraz eta futbolaz, Lezon

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2024ko eka. 7a, 15:59

Iribar, Azkune, Pikabea eta Labaka, Lezoko mahai inguruan. (Lezoko Udala)

Lezoko Udalak antolatutako Kirola eta euskara mahai inguruan parte hartu zuten bi azpeitiarrek herenegun.

Euskarak futbolean eta kirolean duen eta izan beharko lukeen presentziaz solasean aritu ziren Mikel Azkune eta Mikel Labaka azpeitiarrak herenegun Lezoko (Gipuzkoa) Gezala aretoan, hango udalak Lezo euskaragarri zikloaren barruan antolatutako Kirola eta euskara mahai inguruan.

Azkune Errenteriako (Gipuzkoa) Touring futbol klubaren zuzendaritzako kidea da gaur egun; Labaka, berriz, Realaren gizonen talde nagusiaren entrenatzaile laguntzailea da. Lezoko Allerru futbol klubeko Maialen Pikabearekin batera aritu ziren solasean azpeitiarrak, Arritxu Iribar kazetariak gidatutako saioan.

Lezoko Udalak bere webgunean jaso du mahai inguruaren kronika.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide