Aritz Segurola arraunlari beteranoa, 'Goierriko Hitza'-n

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2024ko uzt. 12a, 14:51

Azpeitiarra izanagatik, urteak daramatza Legazpin bizitzen Aritz Segurolak. Arraunean aritzen da Zumaian, beteranoen taldean, eta horren harira, elkarrizketa egin diote Goierriko Hitza hedabidean.

Aritz Segurola azpeitiarra Legazpin (Gipuzkoa) bizi da duela 22 urtetik, eta arraunean aritzen da Zumaian, beteranoen taldean. Bigarren doaz sailkapenean, estropada ligan. Aita Mari Arraun elkartean aritzen da, Telmo Deun, traineruarekin. Goierriko Hitza-k elkarrizketa egin dio Segurolari, eta han aipatu duenez, 24 urterekin hasi zen arraunean. "Probatu, gustatu, eta horrela hasi nintzen, 24 urte nituela. Arraunak zerbait dauka tira egiten dizuna, eta lagun giro polita topatu nuen gainera".

Irakurri hemen, elkarrizketa osorik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide