Mirari Uriak ehun partida jokatu ditu Realarekin

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2024ko urr. 14a, 08:48

Ehun norgehiagoka jokatu dituen harrobiko lehen jokalaria da azpeitiarra. 2019ko azaroan egin zuen emakumeen lehen taldearekin debuta. Uriak "pribilegiatua" sentitzen dela aitortu du.

Mirari Uria Realarekin ehun norgehiagoka jokatu dituen harrobiko lehen jokalaria da. Azpeitiko aurrelariak ehun partida jokatu ditu elastiko txuri-urdinarekin,  2019an debuta egin zuenetik. Urte hartako azaroan egin zuen Uriak debuta, Reale Arenan. Ia bost urte igarota, taldearekin ehun partida jokatu dituen jokalarien zerrendan sartu da.

Aurrelariari elkarrizketa egin dio Realak, eta hark azaldu duenez, "pribilegiatua" sentitzen da lehen taldera iritsi delako eta ehun partida jokatzeko aukera izan duelako. Bideoan entzun daitezke Uriaren adierazpenak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide