Tu-K taldearen 'Plaiko hatxetan' abestiaren bideoklipa, azpeitiarrek egina

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2024ko urr. 21a, 10:30

Txomin Uribe kide den Tu-K taldearen Tuka esaten da disko bikoitzeko bigarren singlearen bideoklipa kaleratu dute. Unax Larrañagak zuzendu du ikus-entzunezkoa, eta Andoni Sudupe aritu da kamera laguntzaile lanetan. Aktoreak Markel Uribe eta Oroitz Ortiz dira.

Tu-K musika taldeak Plaiko hatxetan abestiaren bideoklipa kaleratu du. Abesti horiTuka esaten da disko bikoitzeko bigarren singlea da, eta bideoa hainbat azpeitiarrek egin dute. Ikus-entzunezkoaren zuzendaria Unax Larrañaga da, eta aktoreak, berriz, Markel Uribe eta Oroitz Ortiz. Kamera laguntzaile lanetan, berriz, Andoni Sudupe aritu da.

1984an Txomin Uribek eta Josu Aranbarrik sortutako taldea da Tu-K. Ordutik 40 urte igaro direnean, taldearen hainbat abesti bermasterizatu zein digitalizatu eta binilo bikoitz batean jaso dituzte. Hain zuzen, disko bikoitz horretako abesti baten bideoklipa da kaleratu dutena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide