"Adi. GPS oker. Bidea hemen amaitzen da. Mantendu lanak beste bidetik" dio Azpeitia eta Lasao arteko bidegorrian, Okerkua-Basabe baserriaren ondoan jarri duten kartel berriak. Baserri horretako batek azaldu dionez Gukari, Arauntzako antenak mantentzeko ardura dutenak autoz pistan gora hartzen dute GPSak hala adierazten dietelako, eta gero pistan gora ez aurrera eta ez atzera gelditzen dira antenetara iritsi ezinda. "Bi astetik behin gertatzen da hori. Ondorioz, udalari seinale bat edo zerbait jartzeko eskatu nion", azaldu du baserritarrak.