Hernani Burujabek antolatuta eta Irati Sarasua kazetariak gidatuta, azpiegitura eolikoen hedatze azkarra abiapuntu hartuta mahai ingurua egin zuten atzo Hernanin (Gipuzkoa), bi gonbidaturekin: Euskal Herria Bizirik-eko Alain Arruti azpeitiarra eta Otxandioko energia komunitateko kide Aritz Otxandiano.
Hernaniko mahai inguru horretan esandakoak jaso ditu Berria egunkariak, Iñaki Matauko Radaren kronikan.