Atzo argitaratu zuen Berria egunkariak Pako Aristi idazle eta kazetari urrestildarrak idatzitako azken zutabea. Hala dio izenburuak: Berriako irakurleok, agur; iradokitzen du badoala, egunkari horretan idatzitako artikulua dela.
Urteak eman ditu Aristik zutabeak han eta hemen idazten. Atzo kaleratutako artikuluan berak zehazten duenez, hainbat hedabidetarako jardun ostean, Euskaldunon Egunkarian hasi zen, Martxelo Otamendik eskatuta, eta hura itxi ostean hasita, Berrian aritu da gaurdaino.
Berria.eus-en jasota dituzte 2010etik atzora arte Aristik idatziak.