Aitor Exposito 'Biba zuek' saioan izan da

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Aitor Exposito 'Biba zuek' saioan.

Eskuak lanabes dituzten hiru gonbidatu aritu ziren solasean; tartean, Aitor Exposito arkitekto, irakasle eta sansebastianetako karroza egile azpeitiarra.

ETB1eko Biba zuek saioan eskuz eginiko lanez aritu ziren hizketan atzo, ostirala, Urrezko eskuak izenburupean. Eskuak lanabes dituzten hiru gonbidatu aritu ziren solasean; tartean, Aitor Exposito arkitekto, irakasle eta sansebastianetako karroza egile azpeitiarra.

Harekin batera izan ziren platoan arteaz hizketan Antton Mendizabal zizelkatzaile eta artisaua nahiz Irantzu Iturbe arteterapia saioen gidari azkoitiarra.

Honako lotura honetan ikus daiteke atzoko saioa (45. minututik aurrera ikus daiteke Exposito solasean).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide