Yolanda Sanchez, emakumeen aktibismo sindikalaren gaineko argitalpen berrian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2025ko ots. 11a, 12:07

'Emakumeen aktibismo sindikala. Emakumeen lan-eskubideen lorpena GipuzkoanĀ· argitalpenaren aurkezpena. Yolanda Sanchez eskuinetik hasita aurrena da. (GFA)

Ramon Rubial fundazioak eta aldundiak atzo aurkeztu zuten Emakumeen aktibismo sindikala. Emakumeen lan-eskubideen lorpena Gipuzkoan izeneko lanerako lekukotza eman dutenetako bat da azpeitiarra.

Ramon Rubial fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura departamentuak Emakumeen aktibismo sindikala. Emakumeen lan-eskubideen lorpena Gipuzkoan izeneko argitalpena aurkeztu zuten atzo.

Carmen Gonzalez Guerra da aipatu fundazioak "emakumeek sindikatuetan izan duten zeregina, haien memoria eta lan berdintasunaren aldeko aldarrikapenak berreskuratzeko" argitaratu duen lanaren egilea. Hainbat emakumek eman dute beren lekukotza argitalpenerako, eta horietako batzuk izan ziren atzoko aurkezpenean, Donostian; horien artean zegoen Yolanda Sanchez Caballero azpeitiarra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide