Ane Olabarria, Casilda Iturrizarri buruzko ikerlanaren egileetako bat

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2025ko ots. 14a, 10:53

Casilda Iturrizar. (Wikipedia)

XIX. mendeko Bilbon hainbat ekarpen egin zuen Iturrizarren gaineko artikulu zientifikoan egin du lan azpeitiarrak, "emakume eta kontserbadore izateagatik bi bider ikusezin" izan den pertsonaren bizitza eta lana azaleratzeko.

Joan den San Sebastian egunean argitaratu ondoren, herenegun aurkeztu zuten jendeaurrean, Bilbon, "emakume eta kontserbadore izateagatik bi bider ikusezin" izan den Casilda Iturrizarren bizitza eta lana azaleratzeko helburuarekin plazaratutako artikulu zientifikoa: Casilda Iturrizar: A Case of Overcoming the Invisibilization of Women Relevant for Their Religiosity.

Bartzelonako Unibertsitateko eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikerlariek elkarlanean osatu dute lan hori, eta lantaldeko kideen artean dago Ane Olabarria azpeitiarra; Olabarria bera izan zen, hain zuzen, EHUren Bizkaia aretoan herenegun egin zuten ekitaldiko hizlarietako bat. Bilboko Hezkuntza Fakultatean irakasle eta ikerlari da gaur egun Olabarria.

Casilda Iturrizarren gaineko ikerketa lana jasota dagoen artikulua, berriz, MDPI zientzia aldizkarien atarian dago, nahi duenaren eskura.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide