Aurtengo karnabalak joan izanaren penaz direnentzat: urtebete baino gutxiago falta da datorren urtekoetarako. Izan ere, datorren urtean otsailaren erdiarekin iritsiko dira karnabalak Azpeitira.
Jai Karnabala otsailaren 15ean izango da, eta beraz, aurreko asteko zapatuan izango dira kaldereroak: otsailaren 7an. Aurten baino tarte txikiagoa izango da, ondorioz, sansebastianen eta karnabalen artean.
Hona hemen datozen urteetako Jai Karnabalen datak:
- 2026: otsailak 15.
- 2027: otsailak 7.
- 2028: otsailak 27.
- 2029: otsailak 11.
- 2030: martxoak 3.