Martxelo Otamendi, Pasaiakoen senideen kemenaz

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Pasaiako segadan hildakoen senideak atzo, prentsaurrekoan. (Mailo Oiarzabal)

Berria egunkariko bere zutabea haiei eskaini die Otamendik: "Meritu handia senide nekaezinena".

Eusko Jaurlaritzak Dionisio Aizpuru Kurro eta Pello Isart Pelitxo azpeitiarrak eta Rafael Delas Rafa eta Jose Mari Izura Pelu iruindarrak motibazio politikoko indarkeriaren biktima izendatu dituen astean, eta haien senideek agerraldia egin biharamunean, senide horien kemena goraipatu du Martxelo Otamendi Berria-ren zuzendari ohiak egunkari berean idazten duen zutabean.

Pasaiakoen senideen kemena da, hain zuzen ere, Otamendiren iritzi artikuluaren izenburua. "Meritu handia senide nekaezinena", dio kazetariak zutabearen azken lerroan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide