Ortega y Gasset saria jasoko du Mikel Aiestaranek Gazan gertatzen dena kontatzeko egin duen lanagatik

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Mikel Aiestaran.

Azpeitiko bizilagunak El País hedabideak ematen duen Ortega y Gasset kazetaritza saria jasoko du maiatzean, Gazako sarraskiaren multimedia kontakizun berezi bat egiteagatik. Menú de Gaza izeneko serie multimedia osatzen ari da kazetaria iaztik egunero bere sare sozialetan.

Mikel Aiestaran kazetariak (Beasain, 1975) El País egunkariak banatzen duen Ortega y Gasset kazetaritza saria jasoko du maiatzean, Gazaren kontrako genozidioari buruzko multimedia kontakizun onena egiteagatik.

Azpeitiko bizilagunak proiektu kolaboratibo bat diseinatu zuen, Israelek gosea gerrarako arma gisa erabiltzen duela erakusteko. Hala, Israelen bonbardaketak pairatzen dituzten Palestinako familiek egunero zer kozinatzen duten argitaratzen du iaztik egunero Instagrameko kontuan. Hain zuzen, Menú de Gaza izeneko serie multimedia horregatik jaso du Ortega y Gasset saria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide