Aurtengo San Jose trikiti jaialdia larunbat gauean eman zuten ETB1en. Joan zen martxoaren 16an izan zen ekitaldia Soreasu antzokian, eta EITBk grabatu egin zuen trikitia protagonista duen emanaldia. 35. edizioan trikitilari gazteak izan ziren batez ere agertokian, eta haiek askotariko piezak eskaini zituzten jendez leporaino bete zen antzokian.
Ane Urbieta, Maialen Larrañaga eta Amets Etxabe; Enaitz Alberdi, Araitz Etxaniz, Aitor Alberdi eta June Badiola; Arene eta Uxue; Iñaki Diegez eta Iñaki Telleria; Julen Rueda Erkizi, Manex Unanue, Maitane Unanue eta Josu Uranga; Iñaki eta Ramonen semeak; eta Napo Saizar eta Aitziber Estanga. Horiek denak aritu ziren tritiki doinuak lau haizetara zabaltzen, eta emanaldia osorik honako lotura honetan ikus daiteke.