Zerbitzu digitala, 'app-ainki'

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2025ko api. 16a, 10:25

Codesyntax enpresaren lantaldea. (Codesyntax)

Codesyntax enpresak 25 urte bete berri ditu neurrira eta euskaraz egindako zerbitzu digitalak eskaintzen. Euskarazko aplikazio askoren sortzaileak dira; besteak beste, Egunean Behin joko arrakastatsuarenak. Horren harira, Berria egunkariak erreportajea egin du, tartean Codesyntaxeko industria ingeniaria den Josu Azpillaga azpeitiarrarekin hitz eginda.

Bat-batean jabetu zara denbora asko daramazula Egunean Behin-eko galderak erantzun gabe. Atzetik izan ohi dituzu lankideak ere, egiteko esanez, bestela sailkapenean oso behean geratuko zarela gogoratuz. Minutu erdi daukazunez, orain egitea erabaki duzu. Baina sartu, eta jabetu zara hamazazpigarren denboraldia bukatu dela jada, eta ez duzula puntu gehiago lortzeko aukerarik, hurrengo denboraldira arte, behintzat. 

Zeure kolkorako pentsatu duzu: "Nori bururatu zitzaion egunero hamar galdera erantzun behar hori? Sagua nora helduko den edo argazkiko txoria zein motatakoa den galdetzea?". Bada, Codesyntax enpresako langileei. Egunean Behin sakelakoetarako jokoa egiteagatik dira ezagunak, baina 25 urte bete berri dituzte zerbitzu digitalak eta aholkularitza eskaintzen. Webguneak, aplikazioak, intranetak, estranetak... "Neurrira egindako garapen teknologikoak eskaintzen dizkiegu bezeroei, edo transformazio digitalean laguntzen diegu; horrek ematen digu jaten", azaldu du Josu Azpillaga Codesyntaxeko industria ingeniariak. 

Jarraitu irakurtzen, hemen

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide