Mikel Labaka, udako ikastaroetako mahai inguru bateko solaskide

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Ezkerretik eskuinera, Jagoba Arrasate, Jose Angel Iribar, Mikel Etxarri, Mikel Labaka, Beñat San Jose eta Xabi Prieto. (Euskadiko Futbol Federazioa)

EHUren udako ikastaroen barruan, lau euskal entrenatzailek solasaldia eskaini zuten ostiralean; tartean, entrenatzaile azpeitiarrak. Mikel Etxarriri omenaldia egin zioten, eta aitzakia horren pean eskaini zuten solasaldia entrenatzaileek.

EHUren udako ikastaroen barruan, futbol munduko lau euskal entrenatzailek bi ordu inguruko solasaldia eskaini zuten joan zen ostiralean Donostiako Miramar jauregian. Mikel Labaka entrenatzaile azpeitiarra izan zen hizlarietako bat, eta solasean aritu zen hura Beñat San Joserekin, Xabi Prietorekin eta Jagoba Arrasaterekin.

Arrazoi jakin batek elkartu zituen, baina, lau entrenatzaileak: Mikel Etxarri lasartearrari eginiko omenaldiak. Hark euskal futbolaren alde egindako lanagatik jaso zuen aitortza ostiralean bertan; izan ere, besteak beste, Realaren harrobian, Gipuzkoako Futbol Federazioan eta euskal selekzioan aritu da Etxarri hainbat urtez. Mahai inguruan elkartu ziren lau entrenatzaileak Etxarriren ikasle izanak dira, eta hark egindako lana nabarmendu zuten. Gainera, han izan zen Jose Angel Iribar, Etxarriren bidelaguna.

Etxarrik oroigarri hainbat jaso zituen, tartean Euskadiko Futbol Federazioarena. Oroigarri hori Mikel Azkune presidenteorde azpeitiarrak eman zion.

Mikel Etxarri eta Mikel Azkune. (Euskadiko Futbol Federazioa)

Honako lotura honetan irakur daiteke Jon Eskudero kazetariak Berria egunkarirako mahai inguruaz eta ekitaldiaz egindako kronika.

Halaber, hona hemen Realak omenaldiaz-eta egindako laburpen bideoa:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide