Eliza izandakoetan kontzertuak egiten dira egun eta kultur ekitaldietarako guneak ez ezik, beste erabilera batzuk dituzten lekuak ere sortu dituzte elizetan. Euskal Herriko hainbat esperientzia jaso ditu Berria egunkariko Kristina Berasain kazetariak Liturgia berrietarako lekuak izeneko artikuluan, eta aipatutako horien artean dago Azpeitiko Sanagustin kulturgunea.
XVI. mendeko eliza zen gaur egun Sanagustin kulturgunea dena. Urtean 200 ekitaldi baino gehiago egiten dituzte bertan. 2010eko abenduan zabaldu zuten Sanagustin.