Iñaki Elorza 'Txapas' sanferminetatik, Euskadi Irratian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Iñaki Elorza gaur San Fermin jaietan, Iruñean. (Euskadi Irratia)

Hainbat urtez entzierroaren bueltako zirrara entzuleei transmititzen aritu zen, eta gaur egun, mikroak alde batera utzita baditu ere, Iruñera joaten segitzen du. Entzierroaren aurreko lanetan laguntzen aritzen da. Hala azaldu du Euskadi Irratian.

Iñaki Elorza Txapas kazetari azpeitiarra Euskadi Irratian aritu da gaur goizean solasean, sanferminetatik zuzenean. Hainbat urtetan entzierroaren bueltako zirrara entzuleei transmititzen aritu ondoren, mikroa aldera batera utzita dago dagoeneko; izan ere, 2019ko Gaixoa ni-aren ostean hartu zuen erretiroa.

Dena den, ez du San Fermin jaietan Iruñera joateko ohitura alde batera utzi. Gaur, San Fermin egunez, irratian azaldu duenez, entzierroa hasi bitarteko lanetan aritzen da, hainbat lagunekin batera. Honako lotura honetan entzun daiteke lehen entzierro egunean hari egin dioten elkarrizketa laburra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide