Antonio Oteiza (Donostia) eskultorea hil zen atzo, 99 urterekin. 1950eko hamarkadan hasi zen eskulturan, eta, ordutik, arte erlijiosoan jardun zuen batez ere; esaterako, Jorge anaiarekin batera jardun zuen Arantzazuko basilikaren proiektuan lanean. Apaiza zen, eta misiolari jardundakoa ere bai hainbat urtez.
Azpeitian badira, hain zuzen, artista horren lanak. Horietako bat da, esaterako, Landetako biribilgunean ikus daitekeena; Forjando izeneko eskultura, langileei eskainia. Zezen plazaren atarian bada beste bat, haren 2003an, zezen plazaren 100. urtemuga zela eta, Oteizak espresuki egina.
Bestalde, Loiolako Santutegiaren atzeko zelaietan ere ikus daiteke Oteizaren obra; San Inazio ageri da han, hark egindako erromesaldia irudikatuz. Horrez gain, Madalenako ospitalearen atarian bada Oteizaren obra baten erreprodukzio bat, Luis Beitia azpeitiarrak egina. San Inazio ageri da irudian, alde batean haur bat eta beste aldean zauritutako pertsona bat dituela.