Oñazko plaza zezen plaza bihurtuta

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2025ko ira. 2a, 15:30

Sare sozialetan bolo-bolo zabaldu da orain dela 48 urte hainbat zezenzale azpeitiarrek Oñazko plazan egindako zekorketaren bideoa.

1977. urtean Oñatz auzoan hainbat zezenzale azpeitiarrek egindako zekorketaren bideoa zabaldu da gaur bolo-bolo sare sozialetan. Ikuskizunaren protagonistak, toreatzaileak, herritarrak dira; tartean, Rafael Olaizola El niño de Arrabal ageri da.

Oñazko plazan hesiak jarrita muntatu zuten zezen plaza, eta plazaren buelta guztia jendez beteta ageri da. Bideoan ikusten da toreatzaileak autoetan nola iritsi ziren Oñatzera, eta haiek zezenak toreatzen hasi aurretik, paseilloa egin zutela txaranga batek lagunduta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide