Ia bi kiloko tomatea, Azpeitian bildua

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Asentxio Areizagak bildutako tomatea. (Guka)

Asentxio Areizaga irakurleak Gukaren bulegora sekulako tomate alea ekarri du, berak inoiz ikusi duen "tomaterik handiena" dela adieraziz. 1.842 gramoko pisua du Azpeitiko baserri batean erein eta hazitako piezak.

Tomatea da barazkien artean udako izarra, askok eta askok hainbeste maite dutena. Gorriagoak, berdeagoak, handiagoak, txikiagoak... bildu ohi dira, eta badira tomaterik zatarrenaren lehiaketa egiten dutenak ere. Baina Azpeitian izan da bitxikeriarik! Ezin jakin tomaterik zatarrena ote den, baina bai aspaldian bildu den tomaterik handiena.

Asentxio Areizaga irakurleak Gukaren bulegora sekulako tomate alea ekarri du, berak inoiz ikusi duen "tomaterik handiena" dela adieraziz. Hain da handia tomate hori, pisu txiki bat ere ekarri du Areizagak, aleak zenbat pisatzen duen frogatzeko. Pisuaren gainean jarri, eta hara! 1.842 gramoko pisua du Azpeitiko baserri batean erein eta hazitako piezak. Beste inork bildu ote du hain tomate handirik uda honetan?

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide