Di-da

Haritz Garmendia omendu dute Gaintzako sanmigeletan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2025eko irailaren 30a

Aittola, ezkerrean, eta Garmendia, eskuinean. (GITB)

Unai Izagirre Attola trikitilari azkoitiarrarekin batera omendu zuten azpeitiarra. Gaintzako San Migel jaiak hasteko txupinazoa bota zuten, gainera, bi lagunek.

Haritz Garmendia trikitilari azpeitiarra omendu zuten joan den ostiralean, hilak 26, Gaintzan (Gipuzkoa). San Migel jaiak tarteko, festak hasteko suziria bota zuen hark Unai Izagirre Attola trikitilari azkoitiarrarekin batera. Zapotxinen jaitsiera egin ohi dute Gaintzako sanmigelei ekiteko, eta egun hori baliatu zuten gaintzarrek urtez urte beren jaietan bi trikitilariek herria girotzeko egin ohi duten ahaleginagatik. 

Azkoitiarrak, gainera, bertso bat ere bota zuen udaletxeko balkoitik. Honako hau nabarmendu zuen hark: "Segi dezagun elkar girotzen norbere borondatean, eta horrela elkar gaitezen beste hainbeste urtean". Udaletxeko kontuak amaituta, jaia kalera eraman zuten bi lagunek, soinua eta panderoa eskuetan, kalerik kale ibili baitziren festan. 

GITB komunikabideak bideoan jaso zuen ostiraleko omenaldia; lotura honetan ikusi daiteke. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide