Di-da

Herriko gozogintzaren erakusleiho izan da ETB1eko 'Dagoenean bonbon' saioa

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2025ko urr. 2a, 15:00

Armintz Gorrotxategi aurkezlea eta Iraia Arteaga gozogilea, Loiolako santutegian. (EITB)

Urola Erdiko gozogintzari nahiz sukaldaritzari eskainitako saioa izan zen atzokoa, eta Egaña gozotegiko Inazio Egañarekin, Txintxu gozotegiko Iñigo Odriozolarekin, Lore Bakes produktuen sustatzailea den Iraia Arteagarekin, Koldo Katxo jesuitarekin eta Ekoetxeako Aiala Ezeizarekin hitz egin zuten.

Dagoenean bonbon ETB1eko saio berriko Armintz Gorrotxategi gozogileak Azpeitia bisitatu zuen atzo, asteazkena. Urola Erdiko gozogintzari nahiz sukaldaritzari eskainitako saioa izan zen atzokoa, eta herriko hainbat lagunekin hitz egin zuten, Egaña gozotegiko Inazio Egañarekin, Txintxu gozotegiko Iñigo Odriozolarekin, Lore Bakes produktuen sustatzailea den Iraia Arteagarekin, Koldo Katxo jesuitarekin eta Ekoetxeako Aiala Ezeizarekin.

Gozogintza eta istorioak ardatz dituen saioa da Dagoenean bonbon. Gorrotxategi gozogileak Euskal Herriak ezkutatzen dituen txoko gozoak erakustea du xede, eta atzoko saioan, Azpeitikoak eta Azkoitikoak erakutsi zituzten. Herriko hainbat txokotan aritu ziren herriko gozogile horiek gozoak prestatzen.

Honako lotura honetan ikus daiteke osorik atzoko saioa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide