Ia profesionalen pare

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2025eko azaroaren 9a

Frontoi Txikiko harmailak jendez bete ditu lagunarteko kirol ekitaldi batek. Elkarrekin txantxan hasi eta bi pilota partida jokatu dituzte. Zestoarrak eta azpeitiarrak dira nor baino nor aritu direnak pilotan.

Atzo goizeko hamaikak aurretik saltsa muntatu zen Frontoi Txikian, eta hango harmailak jendez betetzen hasita zeuden ordurako. Izan ere, lagunarteko apustu bat tarteko, bi pilota partida ziren jokatzekoak Done Jakueko pilotalekuan, 11:00etan hasita. 

Lehen pilota partida iker Gonzalez Xextu zestoarrak Iñaki Arzalluz Artza azpeitiarraren kontra jokatu zuen, eta Xextuk irabazi zuen 22-8 eginda. Segidan, Ibai Urkudun Trukuman zestoarraren eta Mikel Andreu azpeitiarraren artekoa izan zen, eta kasu honetan, azpeitiarra nagusitu zen 22-17 eginda. Jon Uria pilota epaile iraetarrak jardun zuen bi partidetan epaile lanetan. 

150 ikusletik gora elkartu zen Frontoi Txikian partidak ikustera, eta hango txaloak eta doinuak herriko plazatik ere entzun ziren.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide